2014/11/27

Hari igurtzizko musika-tresnak






Biolontxeloa biola baino handiagoa da. Bere tonua baxua da eta batzuetan posiblea da efektu bereziak sortzea. Begiratu bideo honetan egindako ikuskaria.



Biola biolina baino handiagoa da. Entzun musika gai famatu hau eta bereiztu soinuaren garaiera desberdinak.






Jazz eskola honetan azaltzen da ondo nolakoa den kontrabaxuaren tamaina eta nolakoa den bere soinua.


2014/10/31

Musika filmetan 1. ebaluazioa


Spaghetti western izenekoa, filmatuta dago Europan, Estatu Batuetan filmatu ordez. Ennio Morricone-k  (1928) konpositore ezagunena da musika honetan.

Ezagutzen duzu doinu hau? Saiatu ikasten eta nolakotasunak aztertzen.


Ikusteko....




Bilatu Interneten nor den Leroy Anderson eta biografia txiki bat egin. Entzun arretaz bere konposizioa.


2014/10/19

Entzumenak: musika-moldeak (1.Ebaluazioa)


Oihartzunak soinua oztopo bat aurkitu eta oztopoak soinua jatorrizko lekura itzultzen denean sortzen dn gertakaria da. Musikan, oihartzuna edo errepikapena deritzon musika moldea da. Batzuetan bakarlaria bat dago eta gero, jarraian koru batek errepikatzen du emandako soinua.

Entzun ezazu hurrengo adibidea.



Ostinatoa hainbatetan errepikatzen den musika pasartea da. Errepikapen setatia da. Doinu bat agertzen da eta etengabe entzuten da. Batzuetan musika-tresna edo ahots desberdinek aurkezten dute
gai nagusia.


Entzun ezazu hurrengo adibidea:



Bilantziko izeneko musika moldea, zenbait ahotsetarako konposizio bokala da eta hasieran XVIII. mendean, kantu profanoa zen. Pixkanaka, Eguberriekin loturiko gaiak hasi ziren azaltzen eta erlijioso bihurtu zen. Bere moldeak Estribillo bat eta ahapaldi batzuk ditu. Euskal Herrian Olentzero da Eguberrietako pertsonaik ezagunena eta gabon kanta askotako protagonista da.

Entzun ezazu hurrengo adibidea:



Alemaniako Baltsa hitzak birak esan nahi du. Baltsa bikoteka dantzatu ohi den Vienako mota bat da, hirunako konpaseko mugimendu birakorra duena. Jantziak oso bereziak dira, dotore eta arinak.

Begiratu bideo honetan zelan dantzatzen duten dantza famatua:


2014/09/25

Gure gorputza: lehenengo musika-tresna da




Bideoa ikusi ondoren, asmatu erritmo bat sortuta zure gorputzarekin eta saiatu doinu ezagun batekin konbinatzen!

Gogoratu:txaloak, kriskitinak, txistua, izterretako edo belaunetako ukaldiak, takoiak,etab...

Adibidez: Testuliburuan agertzen da Paketume kanta famatua, Afrikakoa edo boogie woogie-a.




2014/09/16

Garaiera: 2. Eskala:La minorra





                                                              La minorreko eskala










Mikel Laboaren abestia ikusita, zer esanahia du letra? Zeri buruz hitz egiten du?

2014/09/10

Kutsadura akustikoa












KUTSADURA AKUSTIKOA-RI BURUZKO GALDETEGIA

Zuk eskuratu duzun informazioarekin, saiatu erantzuten hurrengo galderak:

1) Hauetako zein neurri kutsadura akustikoa murrizteko laguntza ematen omen du?

  • Motorrei isilgailuak kendu.
  • Garraio publikoa edo bizikleta erabiltzea.
  • Ahotsaren intentsitatea edo bolumena jaistea.
  • Telebista edo irratia entzutea bolumen ozenarekin.


2) Non bilatzen da kutsadura akustikoaren hasiera?

  •  Kutsadura atmosferikoan
  • Giza jardueran
  • Naturaren soinuan
  • Ez dago kutsadura akustikorik.


3) Errekreorako txirrinak jotzen duenean eta ikasleak  euren gelatik ateratzen direrean kutsadura akustikoaren adibide ote da? Beste bat bururatzen zaizu?


4) Zer gailu mota erabiltzen da kutsadura akustikoa neurtzeko?


  • Metronomoa
  • Termometroa
  • Sonometroa
  • Anemometroa

5) Zer eragina du kutsadura akustikoa gizakian?

  • Eragin sicologikoak: stressa, oldarkortasuna...
  • Eragin atseginak
  • Fisiologikoak, esaterako, gorreria.
6) Kutsadura akustikoa ...... kaltegarri talde bat da gure belarrira iristen dela .
  • Kea
  • Usain
  • Hots
  • Irudi
7) Munduko Osasunerako Erakundea-k (MOE-OMS) entzuteko egoera jasangarria  mugatua du, zenbat dezibeliotan?

  • 100 Db
  • 80 Db
  • 10 Db
  • 50Db

2014/09/09

GARAIERA: 1. ESKALA




TXIRULA EZTIA: 1. ESKALA







ENTZUMENA: THE LOST CHILDREN




Abestia:

We pray for our fathers, pray for our mothers
wishing our families well
we sing songs for the wishing, of those who are kissing
but not for the missing
[chorus 1]
so this one's for all the lost children
this one's for all the lost children
this one's for all the lost children, wishing them well
and wishing them home
When you sit there addressing, counting your blessings
biding your time
when you lay me down sleeping and my heart is weeping
because i'm keeping a place
[chorus 2]
for all the lost children
this is for all the lost children
this one's for all the lost children, wishing them well
and wishing them home
Home with their fathers,
snug close and warm, loving their mothers
i see the door simply wide open
but no one can find thee
[chorus 3]
so pray for all the lost children
let's pray for all the lost children
just think of all the lost children, wishing them well
this is for all the lost children
this one's for all the lost children
just think of all the lost children
wishing them well, and wishing them home

2014/09/05

KUTSADURA AKUSTIKOA   



ZER EGIN?

  • Ados gaude:zarata poluzioa da eta beharrezkoa da murriztea.
  • Klasean egon behar dugu  isiltasunean, ikaskideak eta irakasleak errespetatuz gero, giro lasaigarriagoa lortzen da eta
  • Posiblea da gure institutuko barneko zarata murriztea ,egoera gero eta osasungarriagoa izateko.
  • Besteengan pentsatzea ezinbestekoa da eta zarata murriztea, orokorrean, edozein lekutan.









KUTSADURA AKUSTIKOARI BURUZKO PROPOSAMENAK


Zarata murriztea gelan: irakasleak hitz egiten duenean eta errespetua erakustea.
Mugimendu urduriak saiatu kontrolatzen: mahai gaineko objektuekin, esaterako.
Ez oihukatzea ezta gelan ezta institutuaren barruan ere.


Adibidez: