2015/12/08

Nire doinu kutunena da....


                                  BEREIZTU EA ZER MUSIKA-TRESNA AGERTZEN DIREN!

                                  ZEIN DA ZURE ABESTI EDO DOINU KUTUNENA?

2015/12/03

VIVALDI





NOR OTE DA VIVALDI?

JAIOTERRIA? KRONOLOGIA? LAN GARRANTZITSUENAK? NON GARATU ZUEN BERE LANA?


                                                    VIVALDIREN JAIOTERRIA



VENEZIAN JAIO NINTZEN 1678 ETA VIENAN HIL NINTZEN 1741.

NIRE EZIZENA APAIZ GORRIA ZEN....ILE GORRIA NUELAKO ETA APAIZA NINTZELAKO.

EMAKUMEZKO MUSIKA ESKOLA ZUZENDU NUEN VENEZIAN ETA BIOLINA ETA BESTE IGURTZIZKO MUSIKA-TRESNEKIN ORKESTRA BAT OSATU NUEN. BIDAIAK EGIN NITUEN ORKESTRA HONEKIN EUROPAN ZEHAR.

BAINA...VIENAN HIL NINTZEN POBREA ETA AHAZTUTA...
770 LAN INGURU IDATZI NITUEN...KONTZERTUAK, OPERAK, ETAB.

                                           LAN GARRANTZITSU BAT....ZEIN DA?



2015/11/25

Biolinak, Biolak, Biolontxeloak eta Kontrabaxuak...

                                       
                                          ENTZUMENA: BIOLINA, BIOLA ETA PIANOA


                                          ENTZUMENA: BIOLONTXELOAK

                                   
                                         ENTZUMENA: BIOLINA, BIOLONTXELOA ETA KONTRABAXUA

2015/10/28

MUSIKA MOTAK

Musika mota desberdinak daude. Sailkapen batzuk daude baina, errazena hauxe da:


MUSIKA HERRIKOIA EDO FOLKLORIKOA

                                          GETXOKO FOLK JAIALDIA



MUSIKA POPULAR MODERNOA



MUSIKA LANDUA



MUSIKA ERLIJIOSOA



2015/10/27

HAIZE-ZUREZKO MUSIKA-TRESNAK

                                          HAIZE-ZUREZKOAK. ENTZUN ETA IRAKURRI




                                           NOR FALTA DA SAILKAPEN HONETAN?


                                      MIHI DESBERDINAK. BEREIZTU MUSIKA-TRESNAK



                                           FILMEA: PEDRO ETA OTSOA
                                           MUSIKA: S. PROKOFIEV

2015/09/22

Entzumenak: Beethoven 5.sinfonia, In the mood.(swing)

                                           L.v. Beethoven "5.sinfonia"

                                   "In the mood" G. Müller-ren swing eta Doc Severinsen bertsioa.
                                            In the mood dantza eta koreografia.

2015/09/14

1.unitateko kantak.






                                           THE LOST CHILDREN. M. Jackson


                                          TXORIAK TXORI. M. Laboa eta Donostiako Orfeoia.

                                         

KUTSADURA AKUSTIKOA

Bideo interesgarriak gaia-ri buruz:











2015/06/16

Musika eta filmak



Swing of change filma-k eta Monkey symphony-ak erakusten dute musikaren balioa.



2015/05/29

Musikarik gabe

Musikarik gabeko bideoak ikusi dituzu? Ondo al daude? Barregarriak,ezta? Horregatik, musika behar beharrezkoa da gure bizitzan, adierazkortasuna eta sentiberatasuna garatzeko gure inguruan.Begiratu arretaz desberdintasuna bi bideo hauen artean.






Imajina ezazue film bat musikarik gabe.......ezinezkoa, ezta? Entzun eta gozatu film hauetako entzun-bandekin. Ezagutzen dituzu filma edo musika guztiak? Zeintzuk? Bereizten dituzu musika taldeak, musika-tresnak eta estiloak?





Txirularekin ikasiko dituzun bi doinuen adibideak entzun arretaz, "Parke Jurasikoa" J. Williams-ena eta "Waving Flag" 2010ean erabilitako doinua futbol mundialean.






2015/04/24

Musika eta filmak


                                        The sound of music filmean "Edelweiss" izeneko herriko kanta agertzen da.


                                      Koruko mutilaren abestia "Caresse sur le ocean"



                                   "My fair lady" eta "La lluvia en Sevilla " kantak, komedia musikal famatua.

2015/03/18

Orkestra motak

Jazz- orkestra: ezugarri nagusiak bat-batekotasuna eta erritmo sinkopatua.






Ganbera orkestra edo taldeak: areto txiketan jotzen dira. Musika-moldeak: sonatak, kontzertuak edo pieza laburrak. Musika-tresna zaharrak erabiltzen dira batzuetan: lauta, klabizenbaloa, espineta...











Orkestra sinfonikoa. Areto handietan jotzen dute.




Rock orkestra. Lehenengo rock &roll-a "Rock around the clock". Begiratu zer musika-tresna agertzen dira eta alderatu aurreko jazz orkestrarekin.









2015/02/18

Musika-tresna elektrofonoak


Musika-tresna elektrofonoak korrente edo zirkuitu elektronikoen bidez aldatzen edo sortzen duten soinua dira.
Bi taldetan sailkatzen dira:

a) Musika -tresna tradizionalak, soinua elektronikoki  anplifikatua dutenek : gitarra elektrikoa, biolin elektrikoa, biolontxelo elektrikoa, bateria elektrikoa,  etab.

b)Musika-tresna berez elektrofonoak: Martenor uhinak, sintetizatzaileak, musika tresna mekaniko-elektrikoak (piano elektrikoa edo organo elektrikoa)

Biolin eta biolontxelo elektrikoa.


Soinua anplifikatua pastilla elektronikoen bidez.








Pianoa eta organo elektrikoa.






2015/02/02

Opera eta zartzuela


Opera eta zartzuela bi musika genero eszenikoak dira. Bietan abestiak, dantzak euren koreografiekin, koruak eta musika parte hartzen dituzte. Baina , orduan, zein da desberdintasuna? Begiratu arretaz bideo hauek eta saiatu desberdintasun hauek ikusten...



2015/02/01

Ihauteriak



                                            EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK - PERTSONAIAK

Inauteriak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Historikoki,kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.

Famatuak dira Veneziakoak, Cadizekoak, Tenerifekoak eta Brasilgoak, esaterako.

Euskal Herrian inauteriak antzinatik ospatzen dira. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Toki batzuetan, Tolosan esaterako, jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jaiak izena hartuta.
GipuzkoanTolosa (ikus Tolosako inauteriak) eta Donostiako hiri inauteriak dira jendetsuenak. Herri askotan, kaldereroen jaia ospatzen da inauterien aurreko asteetan. Donostianartzainak eta inudeak izeneko jaia ere ospatzen da inauterien aurreko igande batean.
Inauteri tradizionaletan ospe berezia dute Ituren eta Zubietako inauteriak, Lantzeko inauteriakUnanuko inauteriak eta Zalduondokoak.Antzuolan sorgin dantza izeneko dantza tradizionala egiten da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren. Enkarterrin Carrascoliendasizenarekin ospatzen dira inauteriak eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz[8].Zuberoan maskaradak izaten dira inauteri garaian. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.


2015/01/13

Poema sinfonikoa eta diaporama


Poema sinfonikoa musika deskribatzailea da, hau da, olerki bat musikaren bitartez adierazitakoa. Batzuetan oinarrituta dago poema batean eta beste batzuetan eskuko programa bat dago deskribapena edo istorioa kontatzeko.

Oso famatuak dira batzuk: Moldava (Smetana) , Erakusketa bateko margolana (Mussorgski), Aprentti sorcier (Paul Dukas), etab.

Entzun hurrengo adibidea.Erakusketa bateko margolanaren zatitxo bat da.



Diaporama ikus-entzunezko teknika bat da eta musika jartzen da irudi finko bati laguntzeko. Diaporametan askotan mezu bat dago eta horregatik, publizitatean erabiltzen da sarri.


2015/01/12

Alterazioak: akzidentalak eta berezkoak




Teklatuan argi eta garbi ikusten dira alterazioak. Hiru dira: sostenitua, bemola eta bekoadroa.

Bereiztu partitura honetako alterazioak eta zeintzuk diren berezkoak eta zeintzuk diren akzidentalak.