2015/02/18

Musika-tresna elektrofonoak


Musika-tresna elektrofonoak korrente edo zirkuitu elektronikoen bidez aldatzen edo sortzen duten soinua dira.
Bi taldetan sailkatzen dira:

a) Musika -tresna tradizionalak, soinua elektronikoki  anplifikatua dutenek : gitarra elektrikoa, biolin elektrikoa, biolontxelo elektrikoa, bateria elektrikoa,  etab.

b)Musika-tresna berez elektrofonoak: Martenor uhinak, sintetizatzaileak, musika tresna mekaniko-elektrikoak (piano elektrikoa edo organo elektrikoa)

Biolin eta biolontxelo elektrikoa.


Soinua anplifikatua pastilla elektronikoen bidez.








Pianoa eta organo elektrikoa.






2015/02/02

Opera eta zartzuela


Opera eta zartzuela bi musika genero eszenikoak dira. Bietan abestiak, dantzak euren koreografiekin, koruak eta musika parte hartzen dituzte. Baina , orduan, zein da desberdintasuna? Begiratu arretaz bideo hauek eta saiatu desberdintasun hauek ikusten...



2015/02/01

Ihauteriak



                                            EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK - PERTSONAIAK

Inauteriak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Historikoki,kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik.

Famatuak dira Veneziakoak, Cadizekoak, Tenerifekoak eta Brasilgoak, esaterako.

Euskal Herrian inauteriak antzinatik ospatzen dira. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Toki batzuetan, Tolosan esaterako, jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jaiak izena hartuta.
GipuzkoanTolosa (ikus Tolosako inauteriak) eta Donostiako hiri inauteriak dira jendetsuenak. Herri askotan, kaldereroen jaia ospatzen da inauterien aurreko asteetan. Donostianartzainak eta inudeak izeneko jaia ere ospatzen da inauterien aurreko igande batean.
Inauteri tradizionaletan ospe berezia dute Ituren eta Zubietako inauteriak, Lantzeko inauteriakUnanuko inauteriak eta Zalduondokoak.Antzuolan sorgin dantza izeneko dantza tradizionala egiten da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren. Enkarterrin Carrascoliendasizenarekin ospatzen dira inauteriak eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz[8].Zuberoan maskaradak izaten dira inauteri garaian. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.