2023/02/26

3. Ebaluazioa: Diaporamak, Zinemako musika eta beste gauza batzuk....

  Irudiak eta soinu bandak askotan daude lotuta gure ingurunean. Non? Adibidez...Filmeetan, Interneten, Telebistan, Iragarkietan.

Horretaz lan egingo dugu ebaluazio honetan, baina hasiko gara topatzen adibide batzuk.

1. Adibidea: Zer da diaporama bat? Begiratu arretaz zelan deskribatzen duen musikak hurrengo irudiak.



Smetana: Moldava

Bilatu nor zen Smetana (Biografa txiki bat sortu)

2. Adibidea: Iragarkia. Ikusi arretaz zein den mezu nagusia iragarki honetan.

Bilatu nor den musika honen konpositorea. 


Soinu-banda funtzezkoa da ikus-entzunezko baliabideetan eta marrazki bizidunetan askotan erabiltzen dira efektu bereziak. Irekitzen diren ateak, telefonoaren soinua, tiroak, kolpeak, leherkadak eta abar dira efektu batzuk. Gaur egun sintetizatzaileak edo musika tresna elektrofonoak edo perkusiozkoak erabiltzen dira normalean.














Konpositore famatuak daude soinu banden munduan, esaterako, James Horner eta bere musika Titanic-en pelikulan. Hemen praktikatu behar duzu si bemolaren posizioa txirulan. 








Bruno Coulais-ek idatzi zuen musika ederra Koruko mutilak filmean.





Amaitzeko John Williams-ek eta  bere soinu banda Star Wars-en pelikulan.