2014/10/31

Musika filmetan 1. ebaluazioa


Spaghetti western izenekoa, filmatuta dago Europan, Estatu Batuetan filmatu ordez. Ennio Morricone-k  (1928) konpositore ezagunena da musika honetan.

Ezagutzen duzu doinu hau? Saiatu ikasten eta nolakotasunak aztertzen.


Ikusteko....




Bilatu Interneten nor den Leroy Anderson eta biografia txiki bat egin. Entzun arretaz bere konposizioa.


2014/10/19

Entzumenak: musika-moldeak (1.Ebaluazioa)


Oihartzunak soinua oztopo bat aurkitu eta oztopoak soinua jatorrizko lekura itzultzen denean sortzen dn gertakaria da. Musikan, oihartzuna edo errepikapena deritzon musika moldea da. Batzuetan bakarlaria bat dago eta gero, jarraian koru batek errepikatzen du emandako soinua.

Entzun ezazu hurrengo adibidea.



Ostinatoa hainbatetan errepikatzen den musika pasartea da. Errepikapen setatia da. Doinu bat agertzen da eta etengabe entzuten da. Batzuetan musika-tresna edo ahots desberdinek aurkezten dute
gai nagusia.


Entzun ezazu hurrengo adibidea:



Bilantziko izeneko musika moldea, zenbait ahotsetarako konposizio bokala da eta hasieran XVIII. mendean, kantu profanoa zen. Pixkanaka, Eguberriekin loturiko gaiak hasi ziren azaltzen eta erlijioso bihurtu zen. Bere moldeak Estribillo bat eta ahapaldi batzuk ditu. Euskal Herrian Olentzero da Eguberrietako pertsonaik ezagunena eta gabon kanta askotako protagonista da.

Entzun ezazu hurrengo adibidea:



Alemaniako Baltsa hitzak birak esan nahi du. Baltsa bikoteka dantzatu ohi den Vienako mota bat da, hirunako konpaseko mugimendu birakorra duena. Jantziak oso bereziak dira, dotore eta arinak.

Begiratu bideo honetan zelan dantzatzen duten dantza famatua: