2017/01/22

Haize-metalezko musika-tresnak




                                         Entzun eta bereiztu musika-tresna hauek!
                                         Zenbat musika mota dago?





2017/01/13

MUSIKAREN FUNTZIOA












GAIA: Taldeka jarriko gara. Musikaren funtzioari buruz gure bizitzan eztabaidatuko dugu, baina hori egin baino lehen, jarduera bat egingo dugu.
a)Elkarrizketa bat egingo dugu bost adin desberdineko pertsonari gutxienez. Galderak hauek dira:

1) Zein da zure ustez, musikaren funtzioa gure bizitzan?
2) Zer musika mota entzuten duzu normalean? Klasikoa, modernoa, folk…?
3) Zergatik da inportantea zure ustez musika ikastea ?
4) Ikastekotan musika-tresna bat, zein aukeratuko zenuke?

b)Talde bakoitzak aztertuko ditu jasotako datuak eta beste saio batean aterako ditugu geure ondorioak. Taula honetan islatuko ditugu emaitzak.


GALDERAK
FUNTZIOA
GARRANTZIA
MUSIKA-TRESNA




















2017/01/10

Abesteko eta jotzeko 2.ebaluazioan: All my loving. Sta Ageda kanta.







Aintzaldun daiguna agate deuna
Bihar da ba deun agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko euko ahal dabe.

 
Txorierritik kantari gatoz
Ahotsa eta musika
Gaur eguneko gizarteari
Egin nahiean kritika.

Aintzaldun daiguna agate deuna
Bihar da ba deun agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko euko ahal dabe.

 
Berdintasunan alde ibili
Behar gara ekin ta ekin
Mundu honetan bizi nahi dugu
Eskubide berdinekin.

Berdin berdin da nondik datozen
kultura eta azala
gure esku dago sentitzea
euren etxean bezala.

Aintzaldun daiguna agate deuna
Bihar da ba deun agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko euko ahal dabe.

 
Gizarte honen pentsamendua
alda dezagun gazteak!
maitasunaren harremanetan
izan gaitezen askeak.

Mundu honetan gauza gehiago
Ezin direnez aztora
gure jarrera aldatu eta
mundua aldatuko da.

Aintzaldun daiguna agate deuna
Bihar da ba deun agate
Etxe honetan zorion hutsa

Betiko euko ahal dabe.












2017/01/08

Alterazioak




Alterazioek garaiera aldatzen dute. Sostenituak erditonu bat igotzen du,sostenitu bikoitzak tonu bat, bemolak erditonu bat jeisten du eta bemol bikoitzak tonu bat jeisten du.
Bekoadroak ezeztatzen ditu alterazioaren efektuak.



Alterazioak konpasaren hasieran idazten direnean,berezko alterazioak dira.Adibidez:





Alterazioak doinuaren zehar idazten direnean,alterazioakzidentalak dira.Adibidez:

Hurrengo bideoan Adele-n kantan Fa maiorrean dago idatzita eta Si bemolajo beharko dugu txirularekin. Hemen duzue txirularen posizio zuzena: