2017/01/10

Abesteko eta jotzeko 2.ebaluazioan: All my loving. Sta Ageda kanta.







Aintzaldun daiguna agate deuna
Bihar da ba deun agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko euko ahal dabe.

 
Txorierritik kantari gatoz
Ahotsa eta musika
Gaur eguneko gizarteari
Egin nahiean kritika.

Aintzaldun daiguna agate deuna
Bihar da ba deun agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko euko ahal dabe.

 
Berdintasunan alde ibili
Behar gara ekin ta ekin
Mundu honetan bizi nahi dugu
Eskubide berdinekin.

Berdin berdin da nondik datozen
kultura eta azala
gure esku dago sentitzea
euren etxean bezala.

Aintzaldun daiguna agate deuna
Bihar da ba deun agate
Etxe honetan zorion hutsa
Betiko euko ahal dabe.

 
Gizarte honen pentsamendua
alda dezagun gazteak!
maitasunaren harremanetan
izan gaitezen askeak.

Mundu honetan gauza gehiago
Ezin direnez aztora
gure jarrera aldatu eta
mundua aldatuko da.

Aintzaldun daiguna agate deuna
Bihar da ba deun agate
Etxe honetan zorion hutsa

Betiko euko ahal dabe.












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.