JAIOTERRIA? KRONOLOGIA? LAN GARRANTZITSUENAK? NON GARATU ZUEN BERE LANA?
VIVALDIREN JAIOTERRIA
VENEZIAN JAIO NINTZEN 1678 ETA VIENAN HIL NINTZEN 1741.
NIRE EZIZENA APAIZ GORRIA ZEN....ILE GORRIA NUELAKO ETA APAIZA NINTZELAKO.
EMAKUMEZKO MUSIKA ESKOLA ZUZENDU NUEN VENEZIAN ETA BIOLINA ETA BESTE IGURTZIZKO MUSIKA-TRESNEKIN ORKESTRA BAT OSATU NUEN. BIDAIAK EGIN NITUEN ORKESTRA HONEKIN EUROPAN ZEHAR.
BAINA...VIENAN HIL NINTZEN POBREA ETA AHAZTUTA...
770 LAN INGURU IDATZI NITUEN...KONTZERTUAK, OPERAK, ETAB.
Musikarik gabeko bideoak ikusi dituzu? Ondo al daude? Barregarriak,ezta? Horregatik, musika behar beharrezkoa da gure bizitzan, adierazkortasuna eta sentiberatasuna garatzeko gure inguruan.Begiratu arretaz desberdintasuna bi bideo hauen artean.
Imajina ezazue film bat musikarik gabe.......ezinezkoa, ezta? Entzun eta gozatu film hauetako entzun-bandekin. Ezagutzen dituzu filma edo musika guztiak? Zeintzuk? Bereizten dituzu musika taldeak, musika-tresnak eta estiloak?
Txirularekin ikasiko dituzun bi doinuen adibideak entzun arretaz, "Parke Jurasikoa" J. Williams-ena eta "Waving Flag" 2010ean erabilitako doinua futbol mundialean.
Jazz- orkestra: ezugarri nagusiak bat-batekotasuna eta erritmo sinkopatua.
Ganbera orkestra edo taldeak: areto txiketan jotzen dira. Musika-moldeak: sonatak, kontzertuak edo pieza laburrak. Musika-tresna zaharrak erabiltzen dira batzuetan: lauta, klabizenbaloa, espineta...
Orkestra sinfonikoa. Areto handietan jotzen dute.
Rock orkestra. Lehenengo rock &roll-a "Rock around the clock". Begiratu zer musika-tresna agertzen dira eta alderatu aurreko jazz orkestrarekin.
Opera eta zartzuela bi musika genero eszenikoak dira. Bietan abestiak, dantzak euren koreografiekin, koruak eta musika parte hartzen dituzte. Baina , orduan, zein da desberdintasuna? Begiratu arretaz bideo hauek eta saiatu desberdintasun hauek ikusten...
EUSKAL HERRIKO INAUTERIAK - PERTSONAIAK Inauteriak edo inauteak bereziki Europan eta Amerikako hiri eta herrietan neguaren bukaera aldera jendeak mozorroturik ospatzen dituen jaiak dira, desfileak eginez edota besterik gabe jai-giroan murgilduz, kantuz, dantzan eta zarata eginez. Inauterien ezaugarri berezia da, beste jaien aldean, umore, parodia eta satira giroa, gizarte ordena urratu eta alderantzikatzen duena. Jai hauetako giro alai eta bizia islatzearren, inauterietako adituek "denbora kartsu bizia" eta "jaien jaia" erabili izan dituzte euren definizioetan. Historikoki,kristautasunaren tradiziotik abiatzen diren jaiak dira, baraua eta beste zenbait gabetze dakartzan Garizumaren aurretik ospatzen baitira, baina antzinako paganismoan daude sustraiturik, negua amaitu eta udaberria hasteari loturik. Famatuak dira Veneziakoak, Cadizekoak, Tenerifekoak eta Brasilgoak, esaterako.
Euskal Herrian inauteriak antzinatik ospatzen dira. Hala ere, Hego Euskal Herrian, Francoren diktadurak jai hauek debekatu eta galzorian jarri zituen. Toki batzuetan, Tolosan esaterako, jarraipena izan zuten garai hartan Udaberri jaiak izena hartuta.
Inauteri tradizionaletan ospe berezia dute Ituren eta Zubietako inauteriak, Lantzeko inauteriak, Unanuko inauteriak eta Zalduondokoak.Antzuolansorgin dantza izeneko dantza tradizionala egiten da, non mutilak neskaz mozorrotzen diren. EnkarterrinCarrascoliendasizenarekin ospatzen dira inauteriak eta parte-hartzaileek oilar beltz bat eskuan, koplak abesten zituzten oilar beltzaren historia eta orduko kontuei buruz[8].Zuberoanmaskaradak izaten dira inauteri garaian. Maskarada bi taldetan banatuta dago, beltza eta gorria. Bigarrena guztiz ordenatua da eta bertan dantzari finek hartzen dute parte. Lehenengoa zikina eta baldarra da.
Poema sinfonikoa musika deskribatzailea da, hau da, olerki bat musikaren bitartez adierazitakoa. Batzuetan oinarrituta dago poema batean eta beste batzuetan eskuko programa bat dago deskribapena edo istorioa kontatzeko.
Oso famatuak dira batzuk: Moldava (Smetana) , Erakusketa bateko margolana (Mussorgski), Aprentti sorcier (Paul Dukas), etab.
Entzun hurrengo adibidea.Erakusketa bateko margolanaren zatitxo bat da.
Diaporama ikus-entzunezko teknika bat da eta musika jartzen da irudi finko bati laguntzeko. Diaporametan askotan mezu bat dago eta horregatik, publizitatean erabiltzen da sarri.